Dismiss

3.0.Liho · Laranjak

230,00

Dohako bidalketa

Donostian diseinatua, 2012.

Pieza bakarra.

Donostian eskuz inprimatutako lihozko ehuna. Posizional estanpatuaren motiboa mistoen adarretan inspiratuta dago, eta 2012an sortu zen. Harrezkero, gainazal ezberdinetan aplikatu da. Ehuna bidaltzen dizugu, żuk erabaki dezazun zer erabilera eta aplikazio eman.

Ehunaren konposizioa hau da: % 65 lihoa – % 35 biskosa.

Neurriak

M, 135 zm, luzera x 37,5 zm zabalera (neurriak gutxi gorabeherakoak dira)

 

SKU: N/A Category:

2012tik Donostian inprimaketa artisau eta digitalaren teknikak lantzen eta esperimentatzen ditut.

Katiluak and Lihoak serieak eskuz ekoiztutako pieza paregabez osatuta daude. Katiluak egiteko artisautza-teknika desberdinak erabili ditut. Lihoak, berriz, artisau-tekniken bitartez estanpatu ditut.

Hondakinak ez botatzen saiatzen naiz eta, horretarako, soberakinak berrerabiltzeko bideak bilatzen ditut diseinu prozesuan eta objektu berrien material ekoizpenean. Katilu seriak soberan dauden materialak eskuz nola berrerabiltzen ditudan eta haietatik abiatuta nola diseinatzen ditudan islatzen du, baina ez da bakarra. Adibidez, patroi bat diseinatzen dudanean, gainazal ezberdinetan ekoitzi ahal izateko egiten dut eta, urtaro ezberdinetan, urteetan zehar, adin eta gustu ezberdinetako pertsonek erabili ahal izateko. Hori dela eta, denboraldi bakoitzean inprimatutako diseinu berriak aurreko diseinuekin batera bizi dira. Aurreko denboraldietako diseinu horiei Berrargitalpenak deitu dizkiet.

Katiluak serieak artisau-teknikak zapien prestaketa prozesuko soberakinak berrerabiltzeko erabili ditudan modua adierazten du. Lihoak serieak nire patroi diseinuak artisau inprimaketa-teknikekin inprimatzeko egin dudan lana adierazten du. Zapien bildumak, berriz, inprimaketa digitalarekin lan egiteko modua adierazten du, gaur egun gutxien kutsatzen duenetakoa. Trantsizio ekologikoa lan eta arduraldi handia eskatzen duen prozesu motela da.

Inpaktua gero eta txikiagoa izan dadin, ehun naturalak, jasangarriak edo birziklatutako materialetatik datozen hariz ehunduak bilatzen ditut; Eskuzko eta artisau teknikak esperimentatzen eta erabiltzen ditut: inprimaketa digitala urtean behin egiten da. Hori dela eta, edizio txikiak ekoizten dira; inprimaketa digitalaren ekoizpena Espainiara eramatea posible izan da; Ahal den neurrian hegazkinez bidalketak saihesten dira eta egiten direnean aparteko zerbait da; osagarriak Donostian egiten dira; Denbora ematen dut esperimentatzen ehungintzako soberakinak berrerabiltzeko modu desberdinak aurkitzeko.

Katiluak. Prestatu ontzi bat ur hotzarekin, bota xaboi neutro pixka bat eta utzi zapia 5 minutuz (gutxi gorabehera).

Garbitu igurtzi gabe eta utzi gainazal garbi eta lau batean lehortzen.

Arropa. Garbitu lehorra. Kendu hautsa eskuila leun batekin.

Bidalketak 3 lanegunetan egiten dira; Erreserbatutako (pre-order) produktuak 4 lanegunetan bidaltzen dira.

Bidalketa-epeak mezularitza-enpresaren araberakoak dira eta 2-4 egun artekoak dira. Zure bidalketaren zenbakia bidaliko dizugu jarraipena egin dezazun.

Aldaketak eta Itzulketak

Additional information

Neurriak

M