Rosarito Shop
40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Rosarito Peluquería-Shop eta bere profesional taldea erreferente dira gure hirian. Hemen Luxu Iraunkorraren aukeraketa eder eta zorrotza aurkituko duzu; produktu esklusiboak, ingurumenarekin errespetagarriak, kalitate goreneko ehunekin eginak eta; zure itxura hobetzen dutenak zure orrazkerarekin.
Satrustegi, 1,
20008 Donostia-San Sebastián
Web
Museo Cristóbal Balenciaga denda – CBM
Cristóbal Balenciaga moda-diseinatzailearen memoria aztertzeari eta bizirik mantentzeari eskainitako museo publikoa. Bere jaioterrian dago, Getarian, eta 2011ko ekainean inauguratu zuten.
Parque Aldamar 6
20808 Getaria
Web
Hotel de Londres e Inglaterra
150 urteko historiarekin, Kontxako badiaren erdian, bere aretoak, bere egongelek, balkoiek eta terrazek Belle Époce-ren urteak islatzen dituzte. *Hoteleko gonbidatuentzako bakarrik.
Calle Zubieta 2,
20007 Donostia-San Sebastián
Web
Estudio de Interiores JF
Genoveva Zubiriak sortua, JF Studio-Store-ren irekiera 2002tik dator.
Batez ere eskulangintza eta sormena baloratzen ditut proiektuetan.
Aurrez existitzen den espazio baten baloraziotik abiatuta, barrualde diseinatzaile gisa nire diseinuak sortzen saiatzen naiz, espazio berrian bizitzera joango diren pertsonek helarazten dizkidaten beharrak kontuan hartuta.
Paseo de Errondo 4
20010, San Sebastían
Ekain Arte Lanak
Bi hartz, bata txikia eta bestea handia, gure arbasoek Magdaleniar garaian Ekaingo kobazuloko nitxo batean silueta beltzean marraztu eta grabatu zituztenak, duela 15.000 urte baino gehiago, dira espazio sortzaile eta berritzaile honen erreferentzia eta logotipoa. Iñigo kaleko 4. zenbakian kokatua, Donostiako Alde Zaharraren bihotzean.
Euskal artean espezializatua, bilduma pribatuak sortzeko aholkuak ematen ditu. Egiten diren erakusketez gain, galeria-bilduma handia du, artista ospetsuen margolan, eskultura eta grabatuekin.
Ekain Arte Lanak 1999an ireki zituen ateak, gaur egun zuzendaria Rita Unzurrunzaga da.
Parque Aldamar 6
20808 Getaria
Web