Dismiss

Bakarkako erakusketa. Ekain Arte Lanak Galeria, Donostia

9 azaroa, 2023

Aldi desberdinetan egindako lanen arteko elkarrizketa da erakusketa hau: espazioan bandera-forma hartzen duen pieza, ehun pieza handi bat, hiru dimentsioko zenbait pieza, bi marrazki-serie eta erakusketa honetarako argitaratutako serigrafia bat.

Piezarik zaharrena izan ezik (2009), pieza guztiak lantegian sortutako ehun-hondakinekin eginak daude: hariak, zintak eta Gabriela Muñagorrik bere modako bildumetarako diseinatutako ehun estanpatuak.

Erakusketa urtarrilaren 13ra arte bisitatu ahalko da Donostiako Ekain Arte Lanak Galerian. Galeria 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara dago irekita asteartetik ostiralera, eta 11:30etik 13:30era larunbatetan.

Prentsa euskeraz

Prentsa gaztelaniaz