Dismiss

Kontratazio eta Lege baldintzak

Onarpena

Gabriela Muñagorri.ren www.gabrielamunagorri.com atarian erosketa egin ahal izateko, “Erosketa eskaeran” azaltzen den onartu botoia sakatu beharko da erosketa egin baino lehenago. Onarpenaren ondoren, erabiltzailea Gabriela Muñagorri.ren en Bezeroa izango da Kontratazio-Baldintza Orokor hauetan zehazten den bezala. Gabriela Muñagorri.k kontratu honen ondoren eskainitako beste edozein produktuk beste kontratazio bat beharko du.

Prezioak

Produktu bakoitzari dagokion web orriko prezioa eskaera egiten den unekoa da, denek BEZa gehitua dute (Balio Erantsiaren Zerga).

Gabriela Muñagorri.k egokiak ikusten dituen aldaketak egiteko eskubidea du aurrez inolako abisurik eman gabe, merkatuaren arabera, produktuak eta zerbitzuak egunero aldatu ahal izango ditu.

Bidalketa gastuak beti eskaera orrian zehaztuko dira. Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetara eginiko bidalketetan Gabriela Muñagorri.k ez ditu herrialde bakoitzaren muga-zergak bere gain hartuko.

Ordainketa erak

Erosketa guztiak ondoren zehazten diren kreditu-txartelen bidez egingo dira eta baita kasu bakoitzean zehaztuko diren beste era batzuen bidez ere.

Visa- Mastercard

Halaber, Estatu espainolean eginiko bidalketetan errenboltso bidez ordaintzeko aukera izango du. Bezeroak. Kasu batzuetan eta iruzurrak ekiditeko asmoz, Gabriela Muñagorri.k bezeroari ordainketa era zehatza eskatzeko aukera izango du baldin eta erosleak bere identitatea ez badu egoki egiaztatzen.

Ematea

Kanariar Uharteetan ez da salmenta edo entregarik egiten.

Garraio-mota bakoitzaren arabera, emate epeak, zerbitzuaren kalitatea, emate tokia eta kostua desberdinak izango direla kontuan hartu beharko du.

Gabriela Muñagorri.k nazioarteko eta bertako ospe handiko garraio-enpresen bidez bidaltzen ditu eskaerak. Bezeroak bere etxean eskaera jasotzeko epea produktuaren eskuragarritasunaren eta bidalketa zonaren araberakoa izango da. Eskaera onartu baino lehenago, jasotzeko epearen informazioa jasoko du. Hala ere, eskaera bakoitzaren egoeraren arabera alda daiteke, bereziki, garraiolariaren arazoengatik eta eskaera emateko zailtasunengatik.

Bezeroak bere eskaera zehaztutako datan jasotzen ez baldin badu, Gabriela Muñagorri.rekin harremanetan jartzeko aukera izango du +34 699 79 51 92 telefonoan.

Ados ez egoteko eskubidea

Gabriela Muñagorri.k Bezeroari bere eskaera edozein unetan bertan behera uzteko aukera ziurtatzen dio inolako gasturik gabe garraiolariaren esku jarri baino lehen deuseztapena komunikatzen baldin badu. Bestela, eskaera jaso ondoren, itzulketa prozesua hasiko da.

Eskaera jaso eta Bezeroak zazpi lanegun izango ditu jasotako produktua itzultzeko. Zehaztutako epean Bezeroak edozein bide legalaren bidez Gabriela Muñagorri.ri kontratua aldatzeko borondatea adieraz diezaioke. Itzulitako eskaerarekin batera emate albarana eta, bere kasuan, Gabriela Muñagorri.k sortutako faktura joango dira; itzulketa gastuak Gabriela Muñagorri.k bereganatuko ditu. Kasu hauetan, Gabriela Muñagorri.k erosketaren dirua banku-transferentzia bidez itzuliko du Bezeroak zehaztutako kontuan, posta bidezko igorpenaren bidez edo bere kontu pertsonalean sartuta.

Bezeroak Gabriela Muñagorri.ri erositako edozein produktu itzul dakioke, beti ere, produktuak ez baldin badaude ez ireki ezta erabilita ere. Bere zigilua eta bilgarria ere eduki beharko ditu. Kasu hauetan, Gabriela Muñagorri.k erosketaren dirua itzuliko du kreditu-txartelean eginiko abonuarekin, Bezeroak zehaztutako kontuan eginiko transferentziaren bitartez edo bere kontu pertsonalean eginiko abonuaren bidez.

Gabriela Muñagorri www.gabrielamunagorri.com atarian azaltzen den informazioa benetakoa dela eta akats tipografikorik gabea dela saiatuko da. Mota honetako akatsik aurkituz gero, beti ere Gabriela Muñagorri borondaterik gabe, berehala zuzenduko du.

Web orriko edukiek behin behineko informazioa izan dezakete. Emandako informazioa produktuaren ezaugarriekin bat ez badator, Bezeroak erosketa bertan behera uzteko eskubidea izango du, kosturik gabe. Artikuluak itzultzeko, web orriko estudio@gabrielamunagorri.com bitartez  harremanetan jarri beharko du edo telefonoz +34 699795192

Zerbitzua eskatzeko

Produktuak edota zerbitzuak lortzeko, erosketa inprimakia bete behar da, datu pertsonalekin zein ordainketa datuekin.
Gabriela Muñagorri.k erosteko Agindua behin jaso ondoren, Erosteko Aginduan azaltzen den posta elektronikora salerosketaren baieztapena bidaliko du.

Bezeroaren erantzukizuna

Bezeroak zerbitzuen erabilpen legala egin behar du egungo legeak errespetatuz eta hirugarren pertsonen eskubideak eta interesak urratu gabe. Bezeroak ziurtatu behar du kontratazio-inprimakian emandako datuak egiazkoak direla, Gabriela Muñagorri.ri kalteak ez eragiteko.
Halaber, eskatutako produktua jaso ahal izateko, helbidea emateko konpromisoa hartzen du.
Baldintza hauetariko bat betetzen ez baldin badu, Gabriela Muñagorri.k bere Zerbitzuak bertan behera utz ditzake Bezeroari aurrez abisatu gabe eta kalte-ordainak ordaindu gabe.

Jabetza industriala eta intelektuala

www.gabrielamunagorri.com atarian azaltzen diren argazki, diseinu, osagarri, marrazki, texto, video eta arte lanen jabetza intelektual eta industriala Gabriela Muñagorri.rena bakarrik dira; beste jabetzarik zehazten ez den bitartean.

www.gabrielamunagorri.comatarian azaltzen diren argazki, diseinu, osagarri, marrazki, texto, video lan, arte lan etab. en erreprodukzio, banaketa, komertzializazio edo aldaketa ez onartuak Gabriela Muñagorrir.ren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen urraketa dira, eta ekintza judizialak garatu ahal izango ditu bere eskubideak babesteko.

Halaber, web orriaren bidez Bezeroak lor dezakeen informazioa ere babestua egon daiteke, jabetza industrialaren, intelektualaren edo bestelakoaren eskubideen bidez. Gabriela Muñagorri ez da bezeroak egin ditzakeen urraketez arduratuko.

Eskaera egiteko

Eskaera egin ahal izateko, Bezeroak www.gabrielamunagorri.com webgunean sartu eta une horretan dagoen inprimaki elektronikoa betez eta argibideak aintzat hartuz erabiltzaile bezala erregistratuko da. Pausu hau eman ondoren, Bezeroak aukeratutako produktuak saskiratuko ditu pantailan azaltzen diren argibideak jarraituz eta eskaera orria betez.

Web orrian azaltzen diren prezioak eta eskaintzak www.gabrielamunagorri.comhorrirako bereziko egindakoak dira, agian, ez dira bat etorriko beste dendetan dauden prezioekin eta eskaintzekin.

Bezeroak eskaera onartzen duenean, kontratazioaren baldintza orokorrak ezagutu eta onartzen ditu. Gabriela Muñagorri.k erregistratu dituen datuak www.gabrielamunagorri.com eta Bezeroen arteko harreman komertzialen froga dira.

www.gabrielamunagorri.comwebguneak kontratuaren dokumentu elektronikoa gorde eta eskuragarria izango du.

Erosketa egin ondoren, ahalik eta azkarren, Gabriela Muñagorri orriaren Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak erosketa agiria bidaliko dio Bezeroari. Bertan azaltzen diren datuekin ados ez baldin badago, datuen aldaketa edo bertan behera uzteko eskaera egiteko aukera izango du.

Legeak

Kontratu honi aplikatuko zaion legea Lege Espainola da.

Donostiako epaitegi eta auzitegiek izango dute sortutako arazo edo gatazka ebazteko jurisdikzioa eta eskumena.

Erabilera baldintzak

Web orriaren jabearen nortasuna:

Orriaren jabea Gabriela Muñagorri da eta  Gabriela Muñagorri · Corporeal Pattern.en bere nortasunaren eta bere inguruko informazioaren berri orri honen “Unibertsoa” atalean jasotzen da.

Erabiltzeko baldintzak onartzea

Baldintza hauek (hemendik aurrera Ohar Legala) Gabriela Muñagorri.k URL honetan publikoari eskaintzen dion Web orriaren erabilpena arautuko dute.

Hirugarren batek Web orria erabiltzen badu, Erabiltzaile izaera ematen zaio eta honek dakar Erabiltzaileak Ohar Legalaren baldintza guzti-guztiak onartzea.

Gabriela Muñagorri.k Web orrian bestelako baldintzapean dauden zerbitzuak eta produktuak eskaini ahal ditu. Baldintza berezi hauek Ohar Legalarenak kendu, osatu edota aldatzen dituzten eta Erabiltzaileari horien berri emango zaio.

Web orriaren erabilpen zuzena

Erbiltzaileak Web orria, edukiak eta zerbitzuak erabiliko ditu Legearen, Ohara Legalaren, ohitura onen eta ordenu publikoaren arabera. Halaber, Erabiltzaileak onartzen du Web orria edo beren bidez ematen diren zerbitzuak ezin dituela erabili helburu ez legalekin edo Ohar Legalaren kontra aritzeko, hirugarrenen eskubideekiko edo interesekiko kaltegarriak badira, edo edozein modutan Web orria edo bere zerbitzuak apurtu edo kaltetu, edo beste erabiltzaileek Web orria ezin erabili. Gainera, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Gabriela Muñagorri · Corporeal Pattern Web orrian dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak, edozein modutan, ez apurtzeko, aldatzeko edo, kaltetzeko.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du gainontzeko erabiltzaileen sarbidea ez oztopatzeko, Gabriela Muñagorrik zerbitzua eskaintzeko erabiltzen dituen baliabide informatikoa era masiboan kontsumituz; halaber, sistema hauek ez kaltetzeko, ez mozteko edo akatsak ez sortzeko konpromisoa hartzen du.